Kazetaritzako lizentziatua da EHUn eta, karrera ikasi ondoren, diseinu grafikoko eta web diseinuko erreminten erabileran trebatu zen: adobe Photoshop, Dreamweaver, hainbat eduki-kudeatzaile eta online dendak. Gainera, argazkilaritza bere zaletasun handietako bat da, eta bere lanbiderako tresna garrantzitsu bihurtu du. Horregatik, web proiektuak eta gure bezeroentzako argazki-erreportajeak egiteko ardura hartu du.

Publizitateko Diseinu Grafikoko ikastaro bat egin zuen Deuston; betidanik izan du publizitateari eta industria horren inguruko munduari buruzko interesa. Hori dela eta, Kopilanen zuzendaritza bere gain hartu zuenean, diseinu eta komunikazio zerbitzuak gehitu zituen. Esperientziari esker, trebetasun handiz erabiltzen ditu diseinu eta maketatze programak: adobe Illustrator eta InDesign. Produkzio eta inprimatze proiektuen ardura ere badu.

Coordinamos los diferentes gremios necesarios para cada proyecto de marketing comunicación

Askotariko profesionalekin batera egiten dugu lan, zerbitzu eskaintza zabala eman ahal izateko: inprentak, errotulatzaileak, diseinatzaileak, itzultzaileak, programatzaile adituak eta ikus-entzunezko teknikariak, besteak beste. Kopilan Komunikan, proiektu bakoitzerako beharrezkoak diren gremioak kudeatu eta koordinatzen ditugu, eta kalitatezko zerbitzu osoa eta integrala eskaintzen dugu marketinaren eta komunikazioaren alorrean.