Soraya Cid

Kazetaritzako lizentziatua da EHUn eta, karrera ikasi ondoren, diseinu grafikoko eta web diseinuko erreminten erabileran trebatu zen: adobe Photoshop, Dreamweaver, hainbat eduki-kudeatzaile eta online dendak. Gainera, argazkilaritza bere zaletasun handietako bat da, eta bere lanbiderako tresna garrantzitsu bihurtu du. Horregatik, web proiektuak eta gure bezeroentzako argazki-erreportajeak egiteko ardura hartu du.