Publizitateko Diseinu Grafikoko ikastaro bat egin zuen Deuston; betidanik izan du publizitateari eta industria horren inguruko munduari buruzko interesa. Hori dela eta, Kopilanen zuzendaritza bere gain hartu zuenean, diseinu eta komunikazio zerbitzuak gehitu zituen. Esperientziari esker, trebetasun handiz erabiltzen ditu diseinu eta maketatze programak: adobe Illustrator eta InDesign. Produkzio eta inprimatze proiektuen ardura ere badu.