Irudi korporatiboa

360º Zerbitzua

Lauko Máquinas Herramienta enpresaren irudi korporatiboaren kudeaketa.

Lauko Máquinas Herramienta enpresak aukerazko makina erreminta saltzen, makineria berritzen eta laguntza teknikoaren zerbitzua (S.A.T.) eskaintzen jarduten du. Enpresa honen irudi korporatibo osoa kudeatzen dugu. Azoka batean erakusle gisa parte hartu zutenetik, haien zerbitzu-kalatalogoa eta papergintza korporatiboa diseinatzen hasi ginen eta, ondoren, standa apaintzeko hainbat poster ere diseinatu genituen, berritutako hainbat makinaren irudiak ikusgai jartzeko.

Geroago, enpresaren webgunea (www.lauko-mh.com) berritzeko beharra sortu zen, egungo estandarrak bete zitzan eta hainbat gailutara egokitu zedin, eta webgunearen posizionamendua nabarmen hobetu zen. Horretarako, webgunearen edukiak sortu genituen, eta argazki-erreportaje bat egin genuen, webgunerako eta bestelako bitartekoetarako. Webgunea argitaratu ondoren, bi bideo produzitu genituen, makinen berritze-prozesua eta horien funtzionamendua erakusteko (Laukoren Youtube katea).

Era berean, Gabonetako hainbat kanpaina prestatu genituen Laukorentzat: hormako eta mahaiko egutegiak eta enpresa opariak (boligrafoak, usb-ak eta agendak, besteak beste) diseinatu eta produzitu genituen.