Webgunearen diseinua, Legution (Araba) makineriaren salerosketan jarduten duen Maquinaria Loguer enpresarentzat.
Maquinaria Loguer enpresaren webgunea (www.maquinarialoguer.es) eduki-kudeatzaile bidez sortu genuen, bezeroak berak eduki berriak eguneratu ditzan. Zeregin horretarako, prestakuntza txiki bat eman genien, eta webgune horretarako bereziki prestatutako hainbat bideo eman genizkien, webgunearen kudeatzailea erabiltzen ikasteko.
Proiektu horretan, arreta berezia jarri genuen webguneak bilatzaileetan duen posizionamenduan, bilaketa organikoko emaitzetarako (SEO posizionamendua). Horretarako, bi mailatan egin genuen lan: egituraren esparruan, webgunea optimizatzeko (SEO insite posizionamendua), eta kanpoko esparruan, webgunea lehenengo emaitzetan agertzeko erabili behar diren irizpideak zehazteko (SEO offsite posizionamendua).