Webgunearen diseinua

Sorkuntza eta wen garapena

Webgunearen diseinua, makina erreminta salerosten eta berritzen jarduten duen Lauko Maquinas Herramienta enpresarentzat.

www.lauko-mh.com, webgunea diseinatu genuen, gaur egungo responsive design estandarrak betez, diseinua hainbat gailutara (pc-ak, tabletak eta eskuko telefonoak) egokitu eta webgunean modu zuzenean ikus dadin. Webgune bat sortu genuen hiru hizkuntzatan, enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta salmentarako dituzten makinak modu argi eta sinplean helarazteko.

Testuak idazteko orduan, webgunea bilatzaileetan posizionatzeko irizpideak hartu ziren kontuan, eta argazki-erreportaje bat egin genuen, beharrezko irudiak eskura edukitzeko. Jarraian, bi bideo produzitu genituen, bi makina-ereduren berritze-prozesua eta horien funtzionamendua erakusteko (Laukoren youtube katea).