Mecanizados Novak enpresaren standaren antolaketa eta diseinua, Azpikontratazioko 2015eko azokarako.
Novak enpresak planoen araberako piezen mekanizazioan jarduten du Elgoibarren (Gipuzkoa). 2015. urtean BECen izandako Azpikontratazio Azoka dela-eta, Novak enpresari erakusle gisa parte hartzeko inskripzio eta antolaketa prozesu osoan lagundu genion, bezeroarekin harreman estuan lan eginez. Standerako hainbat aukera proposatu genituen, eta hautatutakoa dekoratu genuen.
Hainbat material grafiko ere egin genituen: intereseko bezeroentzako gonbidapenak, bisitariei emateko katalogoa, enpresaren bideo-aurkezpena eta enpresaren zerbitzuak eta gaitasuna erakusteko roll-up bat, azokan bezeroak fabrikatutako piezekin batera ikusgai jartzeko.