Enpresa, negozio eta erakunde publikoei, marketinaren eta komunikazioaren alorrean 360º-ko zerbitzu osoa ematea da Kopilan Komunikaren helburua. Zure enpresaren irudia modu globalean kudeatzeko beharrezko tresnak eta lantaldea ditugu. Zerbitzu eskaintza zabala dugu zure erosotasunerako:
Diseinu grafikoko lantaldea espezialista da irudi korporatiboan, argitalpen-diseinuan, ilustrazioetan, publizitatean eta kartelgintzan. Gure sormen eta esperientzia osoa bideratzen dugu komunikazio bisualeko materialak garatzeko, behar bezala nabarmendu daitezen.
Webguneak diseinatu eta garatzen ditugu, kasu bakoitzaren beharretara egokituta. Html webguneak, eduki-kudetzaileak (CMS) eta online dendak sortzen ditugu. Gure webgune guztiak gailu mota guztietara egokitu daitezke: pc-ak, tabletak, eskuko telefonoak... (responsive design).
Online marketina tresna garrantzitsua da produktuak eta zerbitzuak gero eta zabalagoa den publiko bati ezagutarazteko. Bilatzaileetako posizionamendua, sare sozialen erabilera egokia edo publikoarentzako eduki erakargarriak sortzea dira online komunikazioko estrategia honek biltzen dituen alderdietako batzuk.
Gure bezeroen ekitaldiak antolatzen eta prestatzen laguntzen dugu, adibidez: produktu eta zerbitzuen merkaturatzea, enpresa-bisitak, erakusketak, biltzarrak eta azokak. Espazioak prestatu, ekitaldiak hedatu eta aurkezpen erakargarriak diseinatzen ditugu.
Argazkiak eta ikus-entzunezko produkzioa ezinbesteko osagarriak dira diseinu zerbitzuetarako, bai diseinu grafikorako bai webguneen diseinurako. Modu honetan, fabrikazio prozesuak azaldu, produktuak erakutsi eta giza balioari garrantzia ematen diogu, bezeroarekiko konfiantza eta hurbiltasun handiagoa transmititzeko.
Diseinuaren hasierako fasetik, badakigu zein material landuko ditugun eta lan bakoitzerako ekoizlerik onenak zein diren. Bezeroari bukatutako produktu bat eskaintzen diogu, diseinatutako elementu guztiak produzitzen laguntzen diguten kolaboratzaile sareari esker.
Marketin eta komunikazio estudio bat gara, eta zure enpresaren irudia garatzeko beharrezko zerbitzuak biltzen ditugu. Bezeroarekin batera, jarraitu beharreko estrategia aztertu, eta marketin plana prestatzen dugu; horrez gain, logotipoa, papergintza, katalogoak, webgunea eta abar diseinatzen ditugu. Salmenta-gunea, dekorazioa, errotulazioa, erakustokiak, packaging-a eta produktuaren aurkezpena prestatzen ditugu.
Era berean, sare sozialak eta enpresa ezagutarazteko Interneten eskura ditugun komunikazio-tresna nagusiak kudeatzen ditugu, eta horiek probetxu handiagoz erabiltzen irakasten dugu.
Zerbitzu osoa ematen dugu webguneak sortzeko, bezero bakoitzaren beharren arabera: webguneak diseinatu, beharrezko edukiak sortu, negozioaren argazkiak atera eta alderdi tekniko guztiak kudeatzen ditugu: ostatatzea, posta kontuak, eduki-kudeatzaileak, segurtasuna eta bilatzaileetako posizionamendua.
Gainera, online komunikaziorako tresnak erabiltzeko prestakuntza (presentziala zein ez-presentziala) ematen dugu.
Beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu azoketarako, zure bezero izan daitezkeen pertsonen arreta deitzeko moduko erakustokia prestatu dezazun eta proposatutako helburuak lor ditzazun. Azokan edo ekitaldian izena ematea kudeatzen dugu, eta antolatzaileek erakuslearen esku jartzen dituzten erreminta guztiak baliatzen ditugu.
Standa diseinatu, dekorazioa prestatu, beharrezko langileak kontratatu eta komunikaziorako material guztiak sortzen ditugu, adibidez, katalogoak, bideoak, aurkezpenak eta abar.
Gero eta lehiakorragoa eta konplexuagoa den egungo merkatuan, oinarrizkoa da lehiakideengandik bereiztea eta marka sendo gisa posizionatzea, gure enpresak funtzionamendu aproposa izan dezan. Gaur egun, ez da nahikoa gure produktuak modu zuzen eta sinplean eskaintzea: beharrezkoa da gure publikoaren gogoan existitu eta bertan egotea.
“Bezero batek hartzen dituen erosketa-erabakien %80a irudi korporatiboan oinarrituta daude.”
Irudi korporatiboa elementu bisualak baino gehiago da: logotipoa, eslogana, kolorea eta antzeko elementuak baino askoz gehiago da. Horiez gain, elementu abstraktuagoei ere egiten zaie erreferentzia, adibidez, erabiliko diren komunikabideak, horietan darabilgun hizkuntza, transmititzen diren balioak eta abar. Horiek guztiak, markari balioa emateko, merkatuan posizionatzeko eta lehiakideengandik bereizteko estrategiaren barnean daude, bezeroen onespena lortu eta haien gogoan egoteko.