Zerbitzuak

Enpresa, negozio eta erakunde publikoei, marketinaren eta komunikazioaren alorrean 360º-ko zerbitzu osoa ematea da Kopilan Komunikaren helburua. Zure enpresaren irudia modu globalean kudeatzeko beharrezko tresnak eta lantaldea ditugu. Zerbitzu eskaintza zabala dugu zure erosotasunerako:

 

  • Diseinu grafikoa
  • Argitalpen-diseinua
  • Irudi korporatiboa
  • Katalogoak
  • Argazkiak
  • Bideo korporatiboak
  • Webguneen diseinua
  • Online dendak
  • Online marketina
  • Web posizionamendua
  • Katalogo digitalak
  • Mailing/Newsletter
  • Azokak eta ekitaldiak
  • Standen diseinua
  • Erakustokiak
  • Errotuluak
  • Inprenta digital/offset
  • Enpresa opariak
 

Inprenta eta produkzioa

Diseinuaren hasierako fasetik, badakigu zein material landuko ditugun eta lan bakoitzerako ekoizlerik onenak zein diren. Bezeroari bukatutako produktu bat eskaintzen diogu, diseinatutako elementu guztiak produzitzen laguntzen diguten kolaboratzaile sareari esker.

Inprenta digital y offset

  • Papergintza korporatiboa
  • Katalogoak, aldizkariak eta eskuliburuak
  • Liburuxkak eta inprimatutako publizitatea
  • Aurkezpenak eta infografiak
  • Barruko eta kanpoko posterrak
  • Argazki-papera
  • Olanak eta biniloak
  • Oihalak

Errotulazioa eta erakustokiak

  • Enpresa eta dendetarako errotuluak
  • Ibilgailuen errotulazioa
  • Erakusleihoen errotulazioa
  • 3Dko letrak eta logoak
  • Stand desmuntagarriak
  • Banderak, bannerrak eta roll-upak.

Enpresa opariak

Arropa pertsonalizatua

Egutegiak eta agendak

Packaging-a eta salmenta-gunea

 

 

360º-ko Irudia

360º-ko irudia

Marketin eta komunikazio estudio bat gara, eta zure enpresaren irudia garatzeko beharrezko zerbitzuak biltzen ditugu. Bezeroarekin batera, jarraitu beharreko estrategia aztertu, eta marketin plana prestatzen dugu; horrez gain, logotipoa, papergintza, katalogoak, webgunea eta abar diseinatzen ditugu. Salmenta-gunea, dekorazioa, errotulazioa, erakustokiak, packaging-a eta produktuaren aurkezpena prestatzen ditugu.

Era berean, sare sozialak eta enpresa ezagutarazteko Interneten eskura ditugun komunikazio-tresna nagusiak kudeatzen ditugu, eta horiek probetxu handiagoz erabiltzen irakasten dugu.

Webgunea

Weguneen diseinua

Zerbitzu osoa ematen dugu webguneak sortzeko, bezero bakoitzaren beharren arabera: webguneak diseinatu, beharrezko edukiak sortu, negozioaren argazkiak atera eta alderdi tekniko guztiak kudeatzen ditugu: ostatatzea, posta kontuak, eduki-kudeatzaileak, segurtasuna eta bilatzaileetako posizionamendua.

Gainera, online komunikaziorako tresnak erabiltzeko prestakuntza (presentziala zein ez-presentziala) ematen dugu.

Azokak

Enpresentazko ekitaldiak

Beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu azoketarako, zure bezero izan daitezkeen pertsonen arreta deitzeko moduko erakustokia prestatu dezazun eta proposatutako helburuak lor ditzazun. Azokan edo ekitaldian izena ematea kudeatzen dugu, eta antolatzaileek erakuslearen esku jartzen dituzten erreminta guztiak baliatzen ditugu.

Standa diseinatu, dekorazioa prestatu, beharrezko langileak kontratatu eta komunikaziorako material guztiak sortzen ditugu, adibidez, katalogoak, bideoak, aurkezpenak eta abar.

Irudi korporatiboaren garrantzia

Zergatik zaindu behar da irudi korporatiboa?

Gero eta lehiakorragoa eta konplexuagoa den egungo merkatuan, oinarrizkoa da lehiakideengandik bereiztea eta marka sendo gisa posizionatzea, gure enpresak funtzionamendu aproposa izan dezan. Gaur egun, ez da nahikoa gure produktuak modu zuzen eta sinplean eskaintzea: beharrezkoa da gure publikoaren gogoan existitu eta bertan egotea.

“Bezero batek hartzen dituen erosketa-erabakien %80a irudi korporatiboan oinarrituta daude.”

Irudi korporatiboa elementu bisualak baino gehiago da: logotipoa, eslogana, kolorea eta antzeko elementuak baino askoz gehiago da. Horiez gain, elementu abstraktuagoei ere egiten zaie erreferentzia, adibidez, erabiliko diren komunikabideak, horietan darabilgun hizkuntza, transmititzen diren balioak eta abar. Horiek guztiak, markari balioa emateko, merkatuan posizionatzeko eta lehiakideengandik bereizteko estrategiaren barnean daude, bezeroen onespena lortu eta haien gogoan egoteko.